Noticia Ampliada

X BIZKAIKO BLACK BASS TXAPELKETA

X BIZKAIKO BLACK BASS TXAPELKETA

2020/06/28 - BIZKAIKO ARRANTZA ETA CASTING FEDERAZIOA
EL REGATON, 2020ko EKAINAREN 28AN IGANDEAN OSPATUA

Txapelketa euriarekin hasi zen arren, goiza aurrera joan ahala atertzen joan zen. Arrantzatutakoa asko izan ez zen arren, 6 pieza bakarrik pisatu ziren, aipatzekoa da kirol giro aparta izan genuela.

Errekatxo urtegian Zebra muskuilu-larbak agertu direnez, kirolari bakoitzak lehiaketa aurretik eta ondoren erabiltzeko, beharrezko desinfekziorako materiala zeraman.

Segurtasun neurri bezala, lehiaketarekin hasi aurretik, parte hartzaile guztiei zein zaintzaileei eta epaileari tenperatura hartu zitzaien. Kirolari eta antolakuntza kide guztiek maskara jarrita izan zuten, kirolariak beraien postuetara irten bitarteko kontzentrazioan.

 TXAPELDUNA: FERNANDO RUA GRANADOS, GURE BASS K.T.

 TXAPELDUNORDEA: OSCAR REDONDO BLANCO, GURE BASS K.T.

 3. SAILKATUA: ARTURO FRANCISCO MATIAS, GURE BASS K.T.

 ZORIONAK DENOI!

 

Argazki galeria

 

Erantsitako artxiboak

CLASIFICACION FINAL



Itzuli